Zer ikasi ondo aukeratzeko gakoak. STEM jakintza-arloetara hurbil zaitez.
May 4, 2018
ROBOTICA LANTEGIA LEGO MINDSTORMS EV3 ROBOTEKIN
November 7, 2018

BasqueGame Lab-era txangoa antolatu dugu

Aplikazio, robotika eta bideo-jokoen mundua ezagutu, Teknogazte 4.0 -ren eskutik.

Meatzaldeko 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Irteera uztailaren 16an izango da, Teknogazte 4.0k hurrengo programa antolatu dau:

08:30 – 09:25   BILBOKO BASQUEGAME LAB-era BIDAIA AUTOBUSEZ

Jardunaldira aurrez apuntatutako pertsonak hartzeko ibilbideak:  Zierbena, Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran herrietan egingo ditu geldialdiak. Garraioa begirale baten laguntzarekin egingo da.

 09:25 – 09:30 BASQUEGAME LAB-en HARRERA ETA TALDEEN ANTOLAKUNTZA. 

09:30 – 13:30 BASQUEGAME LAB-en IKUSTALDIA: TAILERRAK ETA HITZALDIAK.

  • Errealitate birtualeko tailerra (HTC VIVE).
  • SCRATCH-ekin programatzeko hastapenak.
  • Mugikorrerako aplikazioak APP INVENTOR-rekin.
  • 11:30 – 12:00 Partaide guztiontzako gosari bat eskainiko da.
  • ARDUINO, robotika dibertigarria, aurkezpena.
  • RASPBERRY berriaren aurkezpena eta eskaintzen dituen baliabideak.

 13:30 – 13:35 BASQUEGAME LAB-i AGUR EGITEA ETA PARTAIDEEN TALDEKO ARGAZKIA. 

13:35 – 14:30 AUTOBUSEZ ITZULTZEA HERRIETAN GELDIALDIAK EGINEZ.

IZEN-EMATEA

Prezioa:  DOHAINIK (Gaztedi Planaren barruan Meatzaldeko Udaletxeek eta Bizkaiko Foru Aldundiak %100 diruzlagundutako ekimena).

Plaza kopurua:   Gehienez, 13 eta 17 urte bitarteko 40 gazte

Izena emateko azken eguna:  2018ko uztailaren12a, osteguna.

 

Inskripzioak:  Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara,  bulegora joanda edo telefonoz:

  • Zierbenan: Kultur Etxea. San Román auzoa, 6B. Tel. 946366007
  • Muskizen: Forlan. Cendeja, 21 Meatzari eraikina 2. solairua. Tel. 946706016
  • Abanto-Zierbenan: Gaztegune. Bizkaia enparantza, 3 atzera. Tel. 946363769
  • Ortuellan: OKE-Kultur Etxea. Catalina Gibaja kalea, 10. Tel 946640200
  • Trapagaranen: Garapen Agentzia. Nafarroa kalea, 19. Tel. 944863196

 

Jardunaldi hau TEKNOGAZTE 4.0 proiektuaren barruan sartzen da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duen Meatzaldeko Udalen ekimena. Zehazki, horren helburua da (1) ikasleen artean bokazio tekniko eta teknologikoak sustatzea, industriaren eta teknologiaren mundura hurbilduz eta, horrez gain, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasunean sakontzea (2). Halaber, emakumeen presentzia sustatu nahi du produkzio-industrian, hain zuzen ere, ordezkaritza gutxiago duten lanpostuetan eta lanetan

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Euskara