¿ ZER DA TEKNOGAZTE 4.0 ?

TEKNOGAZTE 4.0 Meatzaldeko Udalen (Trapagaran, Ortuella, Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbena) eta Meatzaldeko Behargintza garapenerako agentziaren ekimen bat. Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa ere badauka, izan ere, eskualdeko ikasleen bokazio tekniko eta teknologikoak sustatzea du helburu, industria eta teknologiaren arlora gerturatzeko. Gainera, helburu nagusietako bat gizon eta emakumeen arteko berdintasunena sakontzea da, ekoizpen industrian emakumeen presentzia handitze aldera.

Ekimenaren xedea Meatzaldeko ikasleen artean arlo zientifiko eta teknologikoko ikasketen matrikulazioa handitzea da, bereziki neskei dagokienez.

Gainera, Teknogazte 4.0 Meatzaldeko etorkizunera begirako apustu sendoa da, izan ere, gure herrietako gazteei erakutsi nahi diegu jaio ziren eskualdean bizi, lan egin eta profesionalki garatu daitezkeela, gure inguru honek lotura estua baitauka industria eta teknologiarekin.

Zein helburu nagusi ditu TEKNOGAZTE 4.0 proiektuak?


TEKNOGAZTE 4.0 proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira:

Kaptazioa

Meatzaldeko ikastetxeetako ikasleak industria eta teknologiaren mundura erakartzea.

Handitzea

Industria eta teknologia arloko lanpostuetan emakumeen presentzia handitzea, oso gutxi baitira.

Orientazioa

Gure gazteen familiei informazioa ematea, orientatzaile adituen laguntzaz, industria eta teknologiaren munduak eskaintzen dituen aukera profesionalen inguruan eta beren seme-alabek industria sektorean lan egiteko egokienak izan daitezkeen ikasketen eta prestakuntzaren inguruan.
Euskara