Zein ekintza proposatzen ditu TEKNOGAZTE 4.0 proiektuak?

 
Azaldutako helburuak lortzeko, TEKNOGAZTE 4.0 proiektuak hainbat ekintza proposatzen ditu, eta hauxe da horietako bat:
 

TEKNOATELLIER

 

Eskualdeko Ikastetxeetan Jardunaldiak / hitzaldiak antolatzea, gazteek kontuan har ditzaten izaera tekniko, zientifiko eta teknologikoko ikasketak beren prestakuntza hautatzeko orduan. Neska eta mutilei zuzendutako ekimena da, baina batez ere neskengan eragin nahi du; izan ere, lan aukera ugari dagoen sektore honetan neska oso gutxi daude.

Hitzaldien edukia eta lengoaia hartzaileen arabera egokituta egongo da.

  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako hitzaldiak eta jardunaldiak.
  • Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako hitzaldiak eta jardunaldiak.
  • Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutako hitzaldiak eta jardunaldiak.
  • Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutako hitzaldiak eta jardunaldiak.
Euskara