Las familias de Zierbena participan activamente en el futuro profesional de sus hijas e hijos
February 19, 2018
Zer ikasi ondo aukeratzeko gakoak. STEM jakintza-arloetara hurbil zaitez.
May 4, 2018

Teknofamilyday Abanto Zierbenan: udalerriko familia eta gazteek aktiboki parte hartu zuten jardunaldi honetan.

 

Otsailaren 21ean Teknofamilyday orientazio-jardunaldia egin genuen Gallartako Gaztegunean, Teknogazte 4.0 proiektuaren barnean. Horren helburu nagusia da prestakuntza zientifiko-tekniko eta industrialetan matrikulazioak areagotzea, lan-irteera eta irteera profesional hobeak baitituzte.

Hizlariak Nuncy Gómez ingeniari informatikoa eta Eduroboticeko kide fundatzailea eta Jesús Lozano lan-arloko orientatzailea izan ziren. Nuncyren eskutik ikusi genuen emakumeak ere enpresari eta ingeniariak izan daitezkeela, eta Jesúsek zenbait gako eman zizkigun, gure lanbidea hautatzeko erabakia ezagutzan eta informazioan oinarrituta hartzeko. Proiektu honek arreta berezia jartzen du emakumeen matrikulazioan, sektore industrial edo teknologikoan horien presentzia sustatzeko. Izan ere, oso ordezkaritza txikia dute lanpostu eta eginkizun horietan.

Hitzaldian agerian jarri zen oso garrantzitsua dela gure seme-alaben prestakuntza-aukera guztiak ezagutzea, bai eta gazteen lan-etorkizunari begira erabakiak hartzeko babesa ematea ere. Era berean, aipatu zen egungo lan-merkatua etengabeko bilakaeran dagoela eta horrenbestez beharrezkoa dela prestatzen jarraitzea, errealitatera egokitu ahal izateko. Aipamen berezia egin zitzaion genero-estereotipoak ezabatzeari gure alaben etorkizuneko lanbideetan pentsatzean. Inolako oinarri zientifikoa ez duten beldur horiek ezabatu behar ditugu.

Hitzaldien ostean parte hartzeko eztabaida bat egin zen; bertaratuek galderak egiteko aprobetxatu zuten abagune hori. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratuei, parte hartzeagatik eta erakutsitako interesagatik.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Euskara