Zein ekintza proposatzen ditu TEKNOGAZTE 4.0 proiektuak?


 
Azaldutako helburuak lortzeko, TEKNOGAZTE 4.0 proiektuak hainbat ekintza proposatzen ditu eta, hauxe da horietako bat:
 

TEKNOFAMILYDAYS

 

Gazteekin eta beren senideekin parte-hartze topaketak egitea udal zentro eta lokaletan. Horien bidez, ikasketa tekniko eta teknologikoen inguruko informazioa emango da eta, unibertsitate, lanbide heziketako zentro eta enpresetako langileak izango dira bertan, planteatzen diren galdera eta kezkei erantzuna emateko eta ibilbide profesionalaren inguruko orientazioa emateko prest. Gainera, lan-aukera zehatz batzuetara bideratzen gaituzten genero eta gizarte estereotipoak alde batera uzten saiatuko gara.

Euskara