Zein ekintza proposatzen ditu TEKNOGAZTE 4.0 proiektuak?

 
Azaldutako helburuak lortzeko, TEKNOGAZTE 4.0 proiektuak hainbat ekintza proposatzen ditu, eta hauxe da horietako bat:
 

TEKNOGALLERY

 

Proiektuaren amaierako azken jardunaldiak “galeria” baten antzeko formatua izango du. Bertaratutakoak hainbat espazio eta aretotan zehar ibiliko dira eta horietan garapen pertsonalaren inguruko ereduak marraztu eta proiektatuko dira, ibilbide profesionala hautatu aurretik hausnarketa egin eta erabaki bat hartzen laguntzeko.

5 eremu edo areto desberdin egongo dira: Beltza, planteatutako arazoa; berdea, etorkizun teknologikoa; gorria, kontraste-datuak; urdina, inguruko enpresa eta proiektuak; eta, azkenik, horia, familien eta orientatzaile adituen arteko topagunea.

Euskara