Teknogazte 4.0-k antolatutako jardunaldia, maiatzaren 10ean, arratsaldeko 18.00etatik aurrera Muskizko Meatzari aretoan ospatuko da.
Izen-emateak:
Edukiera mugatua denez, arren eskatzen dizuegu maiatzaren 10a baino lehen baieztatzeko etorriko zareten, Meatzaldeko Behargintzaren telefonora deituz: 94 404 49 58 (goizez).
Jardunaldi hau TEKNOGAZTE 4.0 proiektuaren barruan sartzen da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa duen Meatzaldeko Udalen ekimena. Zehazki, horren helburua da (1) ikasleen artean bokazio tekniko eta teknologikoak sustatzea, industriaren eta teknologiaren mundura hurbilduz eta, horrez gain, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasunean sakontzea (2). Halaber, emakumeen presentzia sustatu nahi du produkzio-industrian, hain zuzen ere, ordezkaritza gutxiago duten lanpostuetan eta lanetan.
INFO +: www.teknogazte.com
EGITARAUA:
18:00 ATEAK IREKITZEA ETA BERTARATUTAKO PERTSONEI HARRERA EGITEA
18:00 – 18:30Ateak irekitzea, bertaratutakoei harrera egitea eta informazio-panelen gunea bisitatzea (Meatzari Aretoaren atondoa).
18:30 JARDUNALDIAREN HASIERA ETA AURKEZPENA
18:30 – 18:35 Muskizko alkatea den Borja Liañoren hitzaldia.
18:35 – 18:40 Bizkaiko Behatokiaren zuzendaria den Maitane Leizaolaren hitzaldia.
18:40 HITZALDIAK
18:40 – 19:00
Gehien eskatutako lanbideak. Bereizten duten lan-datuak. Yohana Pavón, ANAC Elkartearen presidentea (Enplegu-agentzien Elkarte Nazionala).
19:00 – 19:20
Industria eta Teknologia: Lan-irteera hoberenetarako balizko prestakuntza-ibilbideak. Pedro Sánchez, HETELen arduraduna (Lanbide-heziketako Zentroen Elkartea).
19:20 – 19:40
Industriaren eta teknologiaren munduko joerak eta etorkizunean eskatuko dituen profil profesionalak. Félix Díez, Versia Taldearen Berrikuntza zuzendaria.
19:40 GALDE-ESKEAK
19:40 – 19:45 Hizlariei egindako kontsultei erantzutea.
19:45 JARDUNALDIAREN AGURRA ETA GEROKO LUNTXA
19:45 – 20:45
Antolatzaileek eskainitako luntxa / Bertaratutako pertsonek espezializatutako teknikari orientatzaileek gaitutako mahaietan egindako kontsultak ebaztea.